Liher taldeak bi kontzertu berezi eskainiko ditu disko berria aurkezteko

Intxaurrondo Kultur Etxean eta Bilboko Kafe Antzokian egingo dituzte sorpresaz beteriko zuzenekoak; urtarrilaren 29an eta otsailaren 10ean, hurrenez hurren.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Liher taldeak disko berria aurkezteko bi kontzertu berezi eskainiko ditu

Iñigo Etxarri, Liher taldeko gitarjolea, "Dida!"n izan dugu gonbidatu.

"Eta hutsa zen helmuga" disko berriaren aurkezpen kontzertuen berri eman digu Liherreko kideak. Gainera, Intxaurrondo Kultur Etxean eta Bilbok Kafe Antzokian egingo dituzten emanaldian bidelagunak izango dituztela aurreratu digu Etxarrik. Izan ere, Lamiak taldearekin, Noa Eguigurenekin eta Lidia Insaustirekin partekatuko dute oholtza.

Lan berriarekin, "kontzertuak emateari eustea" eta "bizirautea" espero dute Liherreko kideek.