"Ventanas cerradas" izenpean heldu zaigu Izaroren azken elkarlana
Pedro Pastor lagun eta musikariarekin ondu du Izarok etorkizuneko laneko lehen aurrerapen piezatxoa. Barrura begirako kanta da, intimoa. Igartubeiti baserri-museoan grabatu dute bideoklipa, Ander Merinoren zuzendaritzapean.
18:00
-
20:00
"Ventanas cerradas" izenpean heldu zaigu Izaroren azken elkarlana
IZARO eta Pedro Pastorren arteko adiskidetasunaren emaitza ezagutu dugu gaur "Dida!" saioan. Estreinakoz entzun dugu Ventanas Cerradas abestia, eta Pedro Pastorrekin lan egitea nolakoa izan den kontatu digu.
Gainera, maiatzaren 7an Anoetako Belodromoan eskainiko duen kontzertuaz ere aritu gara.