Skabidean taldeak, hamargarren urteurrenarekin bat eginez, disko berria du: "Hiri zahar zikina"

Skabidean taldeko gazteek Kaki Arkarazorekin (Garate Studios) grabatu dute laugarren lana. The Pogues taldearen "Dirty old town" kantari keinua eginez izendatu dute azken bilduma: "Hiri zahar zikina".
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Skabidean taldeak, hamargarren urteurrenarekin bat eginez, disko berria du: 'Hiri zahar zikina'

Skabideanek "Hiri zahar zikina" izeneko diskoa atera berri du, taldearen 10. urteurrenarekin bat eginez. Iruñerriko bandaren laugarren lan luzea da, eta Garate Studiosen grabatu dute, Kaki Arkarazorekin.

Antonio Iriarte izan dugu gaurkoan "Dida!"n. Taldearen izenean, azken diskoko xehetasunak azaldu dizkigu. Izenaren zergatiaz eta egingo duten aurkezpen biraz hitz egin digu Antoniok; gainera, "Gure unea" izeneko singlea entzuteko aukera izan dugu.