JuL, 2021ean 800.000 album saldu dituen frantziar artista urbanoa
Frantziar drill, trap, hip-hop eta raparen eszenako izenik ezagunena da. Maialen Goirizelaiak musikariaren ibilbide profesionalaren laburpena egin du "Dida!"n.
18:00
-
20:00
JuL, 2021ean 800.000 album saldu dituen frantziar artista urbanoa
JuL artista urbanoaren lana ekarri digu Maialen Goirizelaiak "Dida!"ra, bere urteko lehen tartean. Marseillar musikariak 31 urte ditu eta Frantziako musika urbanoaren esparruan disko gehien saldu eta entzunaldi gehien dituen artista da.
Ghetto Phénomène kolektiboan hasi zan musika egiten, 2014ra arte. Orduan, bakarlari gisa hasi eta auto ekoizpenaren aldeko apustua egin zuen, zigilu propioa sortzera iristeraino: D'or et platine.