Agirre: "Ez da inor kabitzen amatasunaren diskurtso ofizialean, estua da eta ez du emakumea kontuan hartzen"

Bermeotar idazleak 'Karena' izeneko liburua argitaratu beri du. Amatasunaz eta gizarteak ezkutatu nahi dituen minez aritu da "Dida!"n.
Alaine Agirre
18:00 - 20:00
Agirre: "Ez da inor kabitzen amatasunaren diskurtso ofizialean, estua da eta ez du emakumea kontuan hartzen"

Karena nobela aurkeztu digu Alaine Agirre bermeotar idazleak, "Dida!"n. Durangoko Azokarako atera du liburua, Elkar argitaletxearen eskutik.

Gizarteak ezkutatu nahi dituen emozio, sentimendu eta errealitateez aritu nahi izan du Agirrek bere azken liburuan. Amatasunaren ideia hegemonikoa irauli nahi izan du, "ama izateko modu guztiak erreibindikatzeko" eta diskurtso klasikoak ez dituelako "emakumeak kontuan hartzen".

Gai unibertsala izanda, amatasuna "mamut erraldoi bat" dela azpimarratu du idazleak. Idazketa prozesuari dagokionez, zaila eta mingarria izan dela aitortu digu. Hala ere, minetik abiatuta, etorkizunera begiratzeko tresna ere izan daiteke liburua.

Alaine Agirre
18:00 - 20:00