"Oihu" batean dator Bengoren berriena
Aitor Bengoetxea oiartzuarrak primizian aurkeztu digu bere lanik berriena, "Oihu" izenekoa.
18:00
-
20:00
"Oihu" batean dator Bengoren berriena
Denbora eta Parketik mundura izeneko abestiekin eman zen ezagutzera gurean Bengo artista urbanoa.
Orain, pauso bat haratago joan da, doinu berriekin ausartuz. MON DVY nafarraren laguntza izan du sorkuntza musikalean, eta bere Thekrowfilmseko lagunekin egin du laster ikusgai egongo den bideoklipa.
Lan berri honetan, pop eta rock erritmo tradizionalak eta doinu urbanoak uztartu ditu musikariak.