Pello Armendariz, Skakeitan: “‘Alaska’ ez da agur kanta bat, aurrera egiteko beste pauso bat da”
Skakeitan taldeak Gaztean estreinatu du "Alaska" abesti berria, baita kantaren bideoklipa ere.
18:00
-
20:00
Pello Armendariz, Skakeitan: “‘Alaska’ ez da agur kanta bat, aurrera egiteko beste pauso bat da”
Metafora gisa planteatu du Skakeitan taldeak Alaska, publikatu berri duen azken abestia. 'Zenbat iraungo luke kaktus batek Alaskan?' galderari tiraka, etorkizuneko erronkei bidea zabaldu dio taldeak, Pello Armendariz abeslariak "Dida"n azaldu duenez.
Ezkortasunaz, pandemiak eragin dituen hausnarketez eta gazteen prekarietateari buruzko abestia da Alaska. Honen atzetik, beste abesti bat plazaratuko dutela aurreratu du Armendarizek; eta, estilo aldetik, bi lan berri hauek "Nola galdu denbora" aurreko diskoko parte izan zitezkeela azaldu du.
Abestiaren bideoklipa ere Gaztean estreinatu dugu, eta hemen daukazue ikusgai.