Ben Yart: Mendillorritik Primavera Sound jaialdira

Maialen Goirizelaiak Ben Yart artista nafarrak izan duen arrakastaren zergatia azaldu digu Dida saioan.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Ben Yart: Mendillorritik Primavera Sound jaialdira

Maialen Goirizelaiak Ben Yarten musika ekarri digu bere asteroko tartean. Chill Mafia taldearentzat handia da, baita eszenako beste hainbat musikarirentzat ere.

Gero eta gazte gehiagok jarraitzen dute musikari gazte iruindarra eta bere letra gordinak. Bada, Ben Yarten lortu duen sonak 2022ko Primavera Sound jaialdiko kartelera eraman du musikari gaztea.

Ben Yarten inguruko beste hainbat bitxikeria kontatu ditu Maialenek: bere burua ez duela trap musikaren eszenan eta Yung Beefekin "La Vendición Vol I"en parte hartu duela, besteak beste.

Gainera, Chill Mafiarekin grabatutako "Barkhatu" abestiaren arrakastaz aritu da Goirizelaia.