Belako taldearen 'Plastic Drama' diskak urte bat bete du
Andrea Arambururen eskutik ospatu dugu Belako taldearen azken diskaren urtebetetzea
18:00
-
20:00
Belako taldearen 'Plastic Drama' diskak urte bat bete du
Belako talde bizkaitarraren 'Plastic Drama' diskak gaurko egunez urte bat bete du. Andrea Aramburuk diskaren zenbait abesti errepasatu ditu eta taldearen azken berria kontatu digu. Izan ere belakotarrak 'Pandemic Tour 2020 Belako' dokumentala estreinatuko dute Donostiako Zinemaldian. Hau guztia eta Gehiago Gaztea irratiko 'Dida Fresh' saioan, ez galdu!