Dida Fresh 07-14
18:00
-
20:00
Dida Fresh 07-14
Gaixoa ni, gaixoak gu! Gaur San Ferminetako azken eguna, azken entzierroa eta Iñaki Elorzaren agurra. Aitz Errazkin ere etorri da, Mataró herrian marrazo bat agertu dela eta bertako udaletxera deika. Jongi Planeten zulueraz hizketan aritu gara gaur, Afrikan barrena lasai ibili ahal izateko, Iban Garcia didakidearekin kantari beti bezala, eta gidabaimena atera ahal izateko aztertzaileen grebari buruz ere aritu gara Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko presidentearekin.