Aitzol Atutxa, Urrezko Aizkorari so
Txapelketa ezaguna biziko du aizkoraren munduak asteburuan, eta Aitzol Atutxa da uneko aizkolari faboritoa.
'Dida' saioan izan da Atutxa final handiaren atarian, eta berorrek aitortu du edozein aizkolarik dituela aukerak igandean.
Probari buruz ere mintzatu da: "Bost proba ditu finalak. Lehenengoa, metro eta bost zentimetroko enborra azkar moztean oinarritzen da. Bigarrenean, ostera, zutik dagoen 1,25 metroko enborra moztu behar dute. Hirugarrenean, 1,66 metroko diametroa dauka enborrak. Azkenaurreko proba mistoa da, alegia, zutik eta etzanda dauden enborrak moztu behar dituzte, eta bukatzeko, bosgarren proban, tamaina ezberdinetako bost enbor ditu aizkolari bakoitzak".
Aipatzekoa da, igandean emakumezkoen Urrezko Aizkora ere jokatuko dela. Probak, aitzitik, zeharo ezberdinak dira.
Aitzol Atutxak, bere aldetik, argi dauka irabaztekotan "trago batzuekin" ospatuko duela garaipena.