Carolina Duranteren zaleak, neopunka eta “Madrilgo mobida” garaikidearen kontraesanak

Madrilen loratu den punk eszena berriak eragiten dizkion kontraesan eta zalantzez aritu da Kattalin Barcena “B Aldea”n.
18:00 - 20:00

Kattalin Barcena Madrilgo neopunk edo punk eszena berriaz aritu da “B Aldea”n. Carolina Durante, La Paloma eta Biznagaren musikaz baliatu da bere tartea osatzeko.

Carolina Duranteren Bilboko kontzertuan ikusitako giroarekin abiatu du tartea Kattalinek. Izan ere, punketik datorren musika korronte batek Santana 27 aretoan bildutako jende motak (“pijoak”, batik bat) kolaboratzailearen arreta deitu zuen.

Gaiei dagokienez ere, punk musikatik gertu dauden arren, hainbat taldek ez dituzte punkean historikoki jorratutako gai probokatzaileak lantzen. Eta horregatik lortzen dute, agian, pentsamendu kritikotik urrun dauden hainbat sektoreren babesa.

Probokazioaz, aldarriez eta politikaren erabilera estetikoaz ere aritu da “B Aldea”ko kolaboratzailea.