Gracie Abramsen zaleek Dora Jaren kontrako sinadura bilketa abiatu dute, telonero “lasaiegia” izateagatik

Estatubatuar musikarien bueltan sortu den polemika ekarri digu Ainhoa Vitoriak, eta Dora Jarren proposamen bitxia aurkeztu digu.
18:00 - 20:00

Ainhoa Vitoriak Dora Jar artistak piztu duen eztabaida ekarri digu “B Aldea”ra. Bidez batez, estatubatuar artistaren lanean murgildu gaitu.

Gracie Abramsen birako teloneroa izango da Dora Jar. Albisteak erabat aztoratu ditu Abramsen zaleak, change.org webgunean artista gonbidatuaren kontrako sinadura bilketa zabaltzeraino. Arrazoiak? Ezezaguna izatea eta “musika lasaiegia” egitea.

Dora Jarren musika bizitako esperientzia latzen emaitza da. Ainhoa Vitoriak kontatu digunez, ahizpa hil zitzaion oso gaztea zela, eta galduta ibili zen hainbat urtez.

Estatubatuar artistaren lanak ukitu esperimentalak dituela kontatu digu kolaboratzaileak. Ibilbide laburra duen arren, artista handiekin inguratu da Dora Jar. Tartean, Billie Eilishek zuzenean ikusi eta Happier Than Ever diskoaren birara gonbidatu zuen 2022an. The 1975 eta The Neighborhood taldeekin ere aritu izan da, telonero gisa.