AIZOO: eskarmentudun musikariak, lehen aldien adrenalinaren bila

Bermeotik datoz eta Autofikzioak izeneko lehen diskoa kaleratu berri dute. “B Aldea”n ezagutu ditugu.
18:00 - 20:00

AIZOO talde berria ezagutu dugu “B Aldea”n. Formazio gisa berriak diren arren, eskarmentudun musikariak dira, orain arte Urgatz eta Etxekalte taldeetan aritu izan baitira.

2024 bukaeran kaleratu zuten Autofikzioak, euren estreinako diskoa. Pandemian bakarkako proiektuari ekin zion taldekideetako batek, eta zuzenera eramateko grina piztu zitzaion. Pare bat kontzertu txiki emanda, hirukoa sortu eta grabatzeko pausoa eman zuten.

Diskoaren kontzeptuaz galdetuta, euren letretan errealitatea eta fikzioa uztartzen dituztela azaldu digute, tituluari erreferentzia egiten dion literatura generoari jarraituz.

Hemendik aurrera, kontzertu batzuk eman eta jendaurrean jotzeak eragiten duen adrenalina sentitu nahi dutela esan digute AIZOOko kideek.