Lola Young, “Messy” kanta biralaren atzean dagoen gazte prodijioa
Ainhoa Vitoriak Lola Young britainiar artista aurkeztu digu, "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Lola Young artistaren proposamena ekarri digu Ainhoa Vitoriak “B Aldea”ra. Erresuma Batuan sortua, mundu mailako arrakasta eskuratu du, “Messy” abestia TikToken biral egin zaionetik.
Ahots urratua da Youngen musikaren ezaugarri identifikagarriena. Oso gaztea den arren (23 urte), dagoeneko hiru disko ditu kalean. Pianoa jo izan du umetatik, eta 15 urterekin Future Music aldizkariaren lehiaketa irabazi ostean, Brit School musika eskolan (Adele, Leona Lewis eta Jessies J musikaria ere bertatik igaro dita) ikasteko aukera izan zuen.
Mundu mailako sona duten artistek ere ikusi dute Lola Youngen talentua. Izan ere, Tyler, the Creatorren disko berrian parte hartu du britainiar artistak, “Like Him” izeneko elkarlanean.