Maddi: “Maitasuna denbora guztian amaitzen da eta amaierek maitasun asko dute barnean”
Lizarrako artistaren lehen lana, 'Amaitasuna', ezagutu dugu “B Aldea”n.
18:00
-
20:00
Maddi nafar artistak bere estreinako diskoa, Amaitasuna, ekarri digu “B Aldea”ra. Bibolin eta gitarra klasikoko ikasketak egiten zituen bitartean, musika euskaraz sortzen hasteko grina sortu zitzaion Madrilen.
Maitasunari eta, batez ere, maitasunaren amaierari kantatzen dio artistak. Diskoko kanta denek dute aipatutako gaiarekin zerikusia: “Maitasuna denbora guztian amaitzen da eta amaierek maitasun asko dute barnean”, azaldu du Maddik. Heriotza ere oso presente dago diskoan, baita suizidioaren gaia ere.
Kantatzeko moduari dagokionez, akademikoki landu ez duen zerbait dela kontatu digu. “Nire inguruan beti egon dira emakume asko modu lirikoan kantatzen, nire ama adibidez, eta imitazioz ikasi dut”, azaldu du artistak.