‘DeBÍ TiRAR MáS FOToS’: kartografia emozional bat, aldarria eta nostalgia, Bad Bunnyren azken diskoan

Urteko disko goiztiarrena izan da Bad Bunnyrena. Ohi bezala, LPko abesti gehienek musika zerrenden burua hartu dute. Ainhoa Vitoria ‘DeBÍ TiRAR MáS FOToS’en aurkituko dugunaz aritu zaigu.
18:00 - 20:00

Urteko lehen astean iritsi da DeBÍ TiRAR MáS FOToS, Bad Bunny artistaren diskoa. Puerto Ricori, bere herrialdeak eragiten dion nostalgiari, bertako musika estiloei eta ohiturei egindako omenaldia da LPa, Ainhoa Vitoriak “B Aldea”n azaldu digunez.

Maitasunez egindako omenaldiaz gain, aldarrikatzeko pieza ere badela azaldu digu kolaboratzaileak. Bada, Puerto Ricok bizi duen gentrifikazio eta turistifikazioa, zapalkuntza politikoa, jazarpen linguistikoa eta ekologismoaren kontrako politikak salatzen ditu Bad Bunnyk.

Musika estiloei dagokienez, sekulako aniztasuna aurkitu dugu diskoan: salsa, jibara musika, boleroak, erritmo urbano garaikideak…eta reggaetoia. Are gehiago, azken honen aldarri zuzena egiten du diskoan, reggaetoia Puerto Ricon sortu zela dioen letrarekin.

Herrialdeari eskainitako letra eta doinuez gain, harremanekin lotutako ohiko letra malenkoniatsuak aurkituko ditugu albumean. Horietako bat da “PIToRRO DE COCO”, bikotekide ohi bati eskainitako kanta.