EZEZEZen era berrian murgildu gara, "puntofinal" singlea estreinatuta
Taldeko Unai Madariagak euren single berria aurkeztu digu, primizian, "B Aldea"n. Datorren diskoaz ere aritu gara.
18:00
-
20:00
EZEZEZ taldeko Unai Madariagak “puntofinal” kanta aurkeztu digu, primizian, “B Aldea”n.
Duela urtebete kaleratu zuten Katuzaldia diskoa, eta ordutik batetik bestera ibili dira musikari bizkaitarrak: “Diskoak ate asko ireki dizkigu, bai kritika aldetik baita publikoaren aldetik ere".
“puntofinal”i dagokionez, gure nortasunaren inguruko hausnarketa egin du bandak. Honakoa kontatu digu Madariagak: “Identitatearen konfirmazioaz ari gara, bakoitzaren nortasuna besteen begietatik ikusteaz”. Martxoa aldean aterako dute euren hurrengo diskoa, EZEZEZeko kideak aurreratu digunez.