Aiert: “Kanta guztiek dute lotura bizipen biolento eta politikoekin, diskoa biziduna eta deformea da”
somateka izeneko estreinako LPa aurkeztu digu Aiert musikari oñatiarrak, “B Aldea”n.
Bilduma politiko bizidun bat da somateka, definizioz. Paul B Preciado idazle eta filosofo queerraren kontzeptuari tiraka, hainbat motatako indarkeriek eragindako sentipenak eta bizipenak biltzen ditu lanak, itxura amorfodun diskoan. Egungo sisteman bizirauteko eraikitako armadura horretatik, eskerrak ematen dizkie kide dituen “soma-kideei”: “Beste zapaldu horiengatik izango ez balitz, ni ez nintzake hemen, bizirik, egongo”.
Amari eskainitako “ama” abestia ere aurki dezakegu bere diskoan. Gitarra eta ahotsarekin soilik, Aierten bertsio soilena topatuko dugu bertan. “Amak emandako guztia eskertzeko kanta bat da”, azaldu du musikariak.
Zuzenekoez galdetuta, bakarrik joango dela azaldu digu. Diskoaren soinua errespetatze aldera, alde elektronikoa errespetatu eta tresnaren bate ere joko duela aurreratu digu Aiertek.