Jon Basaguren, Izaki Gardenaken itzuleraz: “Gero eta zailagoa egiten zait esateko gauza berriak topatzea”
Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren “B Aldea”n izan da, asteon atera duten Orube izeneko diskoa hizpide.
Bandaren laugarren estudioko lana da eskuartean ekarri diguna. Tituluaz galdetuta, lan berria abiatzeko orube bat behar zuela kontatu digu Basagurenek: “Zerotik hasi nahi nuen. Izaki Gardenak itzuliko baginen, motibatuko gintuen soinuekin eta bide berriekin izatea nahi genuen”.
Eskura gero eta ideia gehiago ditugun aldetik, epaitzeko joera ere gero eta handiagoa dela itxiagoak garela uste du musikariak. Horregatik nahi zuten aske izan, orube huts batean. Izaki Gardenaken sei urteko atsedenaldiaz galdetuta, esateko gauzak eta jotzeko doinuak bilatzea kostatzen zitzaiola aitortu du Jon Basagurenek. Eta horiek guztiak bildu dituenean itzuli dira, indarberrituta.