Barry B, 'Yo pensaba que me había tocado Dios' abestiaz: "Izan duen arrakasta ez genuen inondik inora espero"

Musikaria 'Chato' diskoan aurkituko dugunaz aritu zaigu "B Aldea"n. Larunbat honetan Bilbon joko du, Sirimiri zikloaren baitan.

Image Player
Erreproduzitzen
Zuzenean
Zuzenekora itzuli
1x 2x
00:00 00:00

Barry B artista “B Aldea”n izan da, Bilboko Sala BBK aretoan kontzertua duela aprobetxatuta.

Azaroaren 22an kaleratuko du Chato, bere estreinako diskoa. Lana zuzenera eramateko unean, “soinu ukabilkada bat” bilatzen ari da Burgoseko artista. Horretarako, banda baten babesa izango duela aurreratu digu.

Nazioartean arrakasta itzela izaten ari diren Rusowsky eta Ralphie Chooren lagun mina da Barry B, eta harrotasunez bizi du adiskideen musikak izaten ari duen harrera ona.

Euskal Herriaz galdetuta, ezagutzen duela eta oso gustuko duela azaldu du artistak. Izan ere, Bilbora datorren bakoitzean jateko eta naturaz gozatzeko aprobetxatzen duela aitortu digu.

Aranda de Dueroko musikariak larunbat honetan joko du Bilboko Sala BBKn, Sirimiri zikloaren baitan, 20:00etan. Sarrerak eskuragarri daude oraindik, hemen.

Carolina Duranterekin elkarlana

Aurtengo udan ezagutu genuen musikaria, Bilbao BBK Liven.

Bertan, “Yo pensaba que me había tocado Dios” elkarlana estreinatu zuten, Carolina Duranteko Diego Ibañezekin, ring batera igota.

Ordutik, espero ez zuten sekulako arrakasta izan du kantak.