Kaskezurren ‘Deus’: bizirauten jakin duen ilusioa, lauko nafarraren eskutik

Ion Minde “B Aldea”n izan da, Kaskezurren bilduma berria aurkezten.

Kaskezur taldeko Ion Minde “B Aldea”n izan da, Deus izeneko diskoa aurkezten.

Nafar taldearen laugarren diskoan, gogotsu baina inoiz baino lasaiago datoz, galtzeko deus ez duenaren soseguarekin: “Oso zaila da euskal eszenan musikaz bizitzea, musika ez diren gauza asko egin behar dituzu eta oso prekarioa da. Guk baditugu gure beste lanak, lasai gaude, eta musikak ekar dezala emateko duen onena”.

Usopop zigiluaren babespean atera dute Deus lana. “Ilusio handia egin zigun proposamena jaso genuenean”, onartu du Miendek. “Lanean zein proiektuak aukeratzen oso final dira, eta oso gustura aritu gara”, gaineratu du.