DIY kultura: denboraren kapitalaren aldarri bat, punketik synthpopera

Molly Nilsson artistaren lanetik abiatuta, 'Do It Yourself' kulturan murgildu gaitu Kattalin Barcenak.
Image Player
Erreproduzitzen
Zuzenean
Zuzenekora itzuli
1x 2x
00:00 00:00

DIY (do it yourself edo egin ezazu zuk zeuk) kultura izan du hizpide Kattalin Barcenak “B Aldea”n, Molly Nilsson artista ardatz hartuta.

Suediar musikari, ekoizlea, enpresaria eta diseinatzailea da Nilsson. Abestiak sortu, jo, grabatu, ekoitzi eta diskoen artearekin zerikusia duen guztia egiten du berak, hasieratik bukaerara.

Arte proiektu bat zerotik hasteko mugimenduren baitan, ezinbestekoa da 70eko hamarkadako punka aipatzea. Gaur egun, elektronikaren bueltan mugitzen diren artista asko baliatzen dira DIYaz, musika egiteko baliabideen demokratizazioa eman den aldetik.