Mikosis taldeko kideak "B Aldea"n izan ditugu, Kontrolik Barik izeneko EPa aurkezten.
Gernikar hirukoteko kideek hiru urte inguru daramatzate musika egiten, baina orain eman dute pasioa profesionalizatzeko lehen urratsa. "Azken urtean gure helburua izan da gure ideiak finkatu, zer egin pentsatu eta taldea beste maila batera igo nahi genuen", azaldu dute kideek.