J Noa: “Bizarrapen sesio bat iritsi daitekeela uste dut, egiteko gogo eta flow nahikoa dugu”

Latin Grammyen izendapen bat jaso duen artista gazteenaren errekorra du dominikar artistak. "B Aldea"n izan dugu.
18:00 - 20:00

J Noa dominikar artista Bilbon dago, BIME jaialdiko gonbidatu gisa. Julen Idigorasek berarekin hitz egiteko aukera izan du, "B Aldea"n.

Bere ibilbide laburrean, errekorrak hautsi ditu artistak. Izan ere, iazko Latin Grammyetan izendapena jaso zuen (17 urterekin), sariotan inoiz izendatutako artista gazteenaren titulua eskuratuz.

Orduan, Bad Bunnyk kendu zion rap/hip hop abesti onenaren garaikurra. Aurten, izendapen berria lortu du: abesti alternatibo onenarena. Jasoz gero, diskurtsoa inprobisatu eta momentuan sentitzen duena esango duela aitortu digu.

"Autodidacta" abestiaren letran, Bizarrap aipatzen du artistak. Egingo ote duen galdetuta, gustura egingo lukeela dio J Noak: "Sesio bat iritsi daitekeela uste dut, egiteko gogo eta flow nahikoa dugu".

BIME Pro jaialdiaren egiturauaren baitan, Kase Orekin izan da J Noa. Zaragozar musikaria ezagutzea sekulako esperientzia izan dela kontatu digu elkarrizketatuak. Gainera, Bilboko Kafe Antzokian jo du artistak, Çantamarta eta Ximena Sariñanarekin batera.