‘Ezarritako Arauak’: Pertz zumaiarren estreinako diskoa

Bi urtez lanean aritu ostean, eskuartean dute euren lehen diskoa. Taldekideek aurkeztu digute, “B Aldea”n.
Pertz
18:00 - 20:00
‘Ezarritako Arauak’: Pertz zumaiarren estreinako diskoa

Pertz taldeko kideek euren lehen diskoa, Ezarritako Arauak, aurkeztu digute "B Aldea"n.

Azken bi urteetako lanaren emaitza da diskoa. Punk rocka egiten dute, berezitasun batekin: hiru gitarrako banda da.

Gitarra elektrikoen eta rock klasikoaren itzuleraz aritu dira zumaiarrak. Tatxers eta Ezpalak aipatu dituzte, aipatutako berpizkunde musikaleko erreferente nagusi gisa.