Benizze, ‘Basati’ diskoaz: “Orain arte, iluntasunaren aitzakian ezkutatu naiz”
Arabar musikariak bere bigarren diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Benizze, ‘Basati’ diskoaz: “Orain arte, iluntasunaren aitzakian ezkutatu naiz”
Benizzek Basati izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.
Aurrekoa baino lan askeagoa dela kontatu digu gasteiztar musikariak, baita dibertigarriagoa ere. Diskoa dantzagarria da, baita punkyagoa, jarrerari dagokionez, bederen.
"Esan beharreko guztia" esan du Benizzek Basatin. "Orain arte, iluntasunaren aitzakiarekin ezkutatu egin naiz, kanpora ez ateratzeko jarrera horretan, baina maskara kendu eta benetako izaera atera nahi nuen", azaldu digu.