Kendrick Lamar eta Drake: liskarra ulertzeko hainbat gako
Bi rap musikarien arteko polemikak sareak bete ditu azken egunetan. Ainhoa Vitoriak kontatu digu, "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Kendrick Lamar eta Drake: liskarra ulertzeko hainbat gako
Kendrick Lamar eta Drake musikarien arteko liskarra izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n.
Martxoa bukaeran, Kendrick Lamarrek "Like That" izeneko abestia kaleratu zuen, Metro Boomin eta Future musikariekin elkarlanean. Kantaren letran Drake rap musikariari beefa botatzen dio (bere kontra egiten du), bere azpitik dagoela esanez.
Hilabete igarota, Drakek "Push Ups" izenekoan erantzun zion. Tupac hildako rap musikariaren eta Snoop Dog musikariaren ahotsak adimen artifizial bidez sartu zituen kantan, baina egun batzuen buruan ezabatu behar izan zuen, Snoop Dogen abokatuek hala eskatuta.