Grimes Coachellan: gertatu zitzaionaren nondik-norakoak eta oholtza gainean halakoak ekiditeko gomendioak
Kanadar artistaren zuzenekoaren bideoa biral egin da sare sozialetan. ALAIk gertatu zenaren datu guztiak eman dizkigu "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Grimes Coachellan: gertatu zitzaionaren nondik-norakoak eta oholtza gainean halakoak ekiditeko gomendioak
2024ko Cochella jaialdiak utzi dituen une biraletako bat izan da Grimesen lehen asteburuko kontzertuarena. Garrasika eta kexuka ikusi dugu artista, DJ seta gelditu eta arazo teknikoak izaten ari zela esan zuen arte.
Arazo tekniko horien atzean zegoena kontatu digu ALAI ekoizleak, "B Aldea"n. Honek azaldu digunez, Grimesek bere pintxatzeko kanpo memoriaren kudeaketa enpresa bati enkargatu zion, eta ez zuen errepasatu enpresa horrek egindako lana.