nusar3000: folklorea, abangoardiako elektronika eta Rosalía efektua
Aurpegirik erakutsi gabe, jaialdi eta klub entzutetsuenetan irakurri dugu aurten nusar3000ren izena. Ekoizlearen obraz eta Rosalíaren bendizioak eman dion sonaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.
18:00
-
20:00
nusar3000: folklorea, abangoardiako elektronika eta Rosalía efektua
nusar3000 artista izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. 2021ean atera zuen ekoizleak bere lehen abestia. Ordutik, klubak astindu ditu abesti propio eta remixekin, aurpegirik erakutsi gabe.
Madrildar artistak duela hamar egun inguru atera du "NASKAR" izeneko azken abestia, bere estreinako albuma izango denaren lehen singlea.