Katarsi, synth punka eta amorrua, Bilboko ertzetatik
Xalba Ramirezek talde berri bat ekarri digu 'D Aldea' izeneko tartera.
18:00
-
20:00
Katarsi, synth punka eta amorrua, Bilboko ertzetatik
Katarsi taldea ekarri digu Xalba Ramirezek "B Aldea"ko 'D Aldea' tartera.
Bilbotik dator banda, eta synth punk edo neo punk delakoaren korrontean mugitzen da. Estiloan ere punkyak dira, ez baitute sare sozialik eta diskoa inongo promoziorik gabe kaleratu baitzuten.
Kepa Fuente da taldearen sortzailea, Bilboko punk eszenan oso ezagunak diren Gurs eta Marmol taldeetan aritzen den musikaria.
Amorrutik abesten dute, mezu gordinen bitartez, punk klasikoaren zantzuak eta pasarte melodikoagoak uztartuz.