Berghain: zentral termiko bat, berlindar techno esklusiboa eta celebrity bilakatu den atezaina
Techno alemaniarraren ikonoetako bat da Berghain aretoa. Sartzea oso zaila da eta datu gutxi daude barruan gertatzen denaz. Alai Ormazabalek kontatu digu “B Aldea”n.
18:00
-
20:00
Berghain: zentral termiko bat, berlindar techno esklusiboa eta celebrity bilakatu den atezaina
Berlineko Berghain areto entzutetsua izan du hizpide Alai Ormazabalek "B Aldea"n.
Zentral termiko bat izan zen egungo Berghainen eraikina. Hainbat urtez abandonatuta egon ostean, gizonezkoentzako sexu klub fetitxista izatera igaro zen.
Diskoteka denetik, oso ezaguna egin da, esklusibitatearekin zerikusia duten hainbat arrazoi tarteko.
Hasteko, sartzea lortzea nahiko zaila da (gero eta biralagoak dira TikToken Berghainera sartzeko egin beharrekoak kontatzen dituzten pertsonen bideoak). Pasatzea lortuz gero, barruan ezin da mugikorrik erabili, ezta argazkirik atera ere.