Guaracha, Bad Gyalek “La Joia”rekin berpiztu duen generoa
Ainhoa Vitoriak kolonbiar eta puertorricoar jatorria duen generoa izan du hizpide, “B Aldea”n.
18:00
-
20:00
Guaracha, Bad Gyalek “La Joia”rekin berpiztu duen generoa
Aspaldidanik existitzen den arren, azkenaldian indar berezia hartu guaracha generoak. Bad Gyalen La Joia diskoan entzun daiteke, eta artistak estiloaren aldarria egin du albumaren promozio elkarrizketetan.
Ainhoa Vitoriak kontatu digunez, trival house musikatik dator guaracha edo guaracheoa. Elektronika, reggaetoria, merengea eta bestelako erritmo latinoak uztartzen ditu, entzulea dantzan jartzeko asmo eztabaidaezinarekin.