Skabidean: “Kontzertuetan egiten duguna etxean entzuteko aukera eman nahi genuen”

Taldekideek euren estreinako zuzeneko diskoa aurkeztu digute: ‘Maite Zenuen Hiria’.
18:00 - 20:00
Skabidean: “Kontzertuetan egiten duguna etxean entzuteko aukera eman nahi genuen”

Euren orain arteko diskoetan entzuten diren kantak eta abesti horien zuzenekoak oso bestelakoak direla kontatu digute. Horregatik kontzertuetan gertatzen den magiaren erregistroa izateko beharra; formaz aldatu diren kanta horiek etxean entzuteko aukera emateko, hain zuzen ere.

Ildo beretik, estudioan soinua bere horretan mantentzeko ahalegin berezia egin dute.