Kinki kultura: marjinalitatea, El Vaquilla, Las Grecas eta bandolero garaikideak
Zinemaren baitan sortutako kinki generoa izan du hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Kinki kultura: marjinalitatea, El Vaquilla, Las Grecas eta bandolero garaikideak
Kinki kultura eta zine kinkiaren musika izan ditu hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.
70eko hamarkada bukaera eta 80ko hamarkada hasieran nagusitu zen kinki generoa, Madril eta Bartzelonako auzo periferikoetako giroa islatzeko asmoz. Marjinalitatea da kinki generoaren ardatz nagusia, gai aldetik zein metodo aldetik. Izan ere, filmetan agertzen ziren protagonistetako asko ez ziren aktore profesionalak, auzoetan bizi ziren pertsonak baino.