DAM, Elyanna eta Sama Abdulhadi: Israelen zapalkuntza oholtza gainean salatzen duten hiru artista
Kattalin Barcenak palestinar artisten bilduma egin digu "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
DAM, Elyanna eta Abdulhadi: Israelen zapalkuntza oholtza gainean salatzen duten hiru artista
Palestinako sarraskiaren testuinguruan, bertako musika eszena izan du hizpide Kattalin Barcenak "B Aldea"n.
DAM rap taldea izan da aipatutako lehena. 2001ean, "Min Imhabi" abestiarekin egin ziren ezagun mundu mailan. Palestinar rap eta hip-hoparen aitzindaria da taldea, eta euren lanak Israeleko gobernuaren jazarpena jasan zuela kontatu digu kolaboratzaileak.
Bukatzeko, Sama Abdulhadi dj eta ekoizlea ekarri digu Barcenak. Elektronika jorratzen duen aldetik bere musikak letrarekin ez duen arren, oholtza gainean dagoenetan Palestinak bizi duen egoera salatzen du artistak, keinu bitartez.