Zarata, geruzak, errepidea eta poesia: Gorka Urbizuren hasiera guztiak

Joseina Etxeberriak Gorka Urbizuren ibilbide artistikoaren errepasoa egin du “B Aldea”n. Berri Txarrakek bere lehen maketa irratira bidali zuen egunetik ‘Hasiera Bat’ diskorainoko bidaia musikala egin dugu, Katamalo eta Peiremans+en klasikoen bitartez.
Zarata, geruzak, errepidea eta poesia: Gorka Urbizuren hasiera guztiak

Gorka Urbizuren bakarkako diskoaren aurkezpena aitzakia hartuta, nafar artistaren diskografia eta ibilbidearen errepasoa egin digu Joseina Etxeberriak "B Aldea"n.

Unitatera, errora, kantara bueltatzeko beharra sentitu du Urbizuk Hasiera Bat diskoan, baina soiltasunerako bidean egin ditu geruzaz beteriko hamaika kanta, disko eta emanaldi.

Hasteko, Berri Txarrak Gazteara iritsi zen lehen aldia izan du hizpide Joseina Etxeberriak. 1994an hasi eta 2019an bukatu zen BTXen bidaia gogoangarri horretako hainbat abesti ekarri dizkigu kolaboratzaileak.

Gero, Katamalo taldeak utzitako ondareaz aritu zaigu Joseina. Gorka Urbizu eta Nerea Urbizu neba-arrebek Bihotz Bakartien Klubeko kideekin eta beste hainbat musikarirekin sortutako proiektuak bizitza laburra izan zuen arren, sekulako arrastoa utzi zuen.Peiremans+ izan da Joseina Etxeberriaren hirugarren geldilekua. Gorka Urbizu, Haritz Bertistain eta Imanol Ubedak sortu zuten rock banda, 2005ean. Taldearen "Zuretzako hitz ederrak" klasikoa entzun dugu.