Chill Mafia: “Oro har, pertsona oso inseguruak gara eta gauza positibo moduan ikusten dugu”

"Puta Ripagaña" abestia aurkeztu digute Flako Fonki eta Kiliki Frexkok.
Kiliki Frexko eta Flako Fonki
18:00 - 20:00
Chill Mafia: “Oro har, pertsona oso inseguruak gara eta gauza positibo moduan ikusten dugu”

Chill Mafiako Flako Fonki eta Kiliki Frexko estudioan izan ditugu, "Puta Ripagaña" abestia aurkezten.

Mendillorrikoak izanda, Ripagañara joan eta auzoa "traizionatzen" dute horiei abesten diote euren kanta berrian.

Soinu aldetik, porrusalda bat, drum and bassa eta jota bat entzun daitezke abestian. Letra aldetik ere, modu koralean sortu dute abestia, elkartu eta taldekide bakoitzak bere ekarpena eginda.

Atzera begira, musika egiteko modua asko aldatu dutela aitortu digute bi artistek. Produkzio zein soinu aldetik sekulako hobekuntza izan dutela uste dute.Hala ere, hainbat denbora musikarik atera gabe egon ostean, kaleratze berriarekin zalantzati daudela diote: "Oro har, pertsona oso inseguruak gara, baina gure alde dagoen gauza positibo moduan ikusten dugu".Bukatzeko, jolas bat egin diegu Chill Mafiako kide biei. Kiliki ETB1eko "Ztanda" saioan dagoela aprobetxatuta, hamarkada bakoitzeko kanta bat salbatu behar izan dute.