Habi taldeak ‘Ohartu’ aurkeztu digu: “Zuzenekoetan disfrutatzeko abestiak egin ditugu”
Euren hirugarren albuma da kaleratu berri dutena, eta bertan aurkituko duguna izan dute hizpide "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Habi taldeak ‘Ohartu’ aurkeztu digu: “Zuzenekoetan disfrutatzeko abestiak egin ditugu”
Habi taldeko kideek Ohartu izeneko diskoa aurkeztu digute "B Aldea"n.
Diskoa kaleratu dutenetik pare bat zuzeneko eman dituzte, eta publikoaren harrera beroa izan dela kontatu digute taldekideek.
Bikoaren hirugarren albuma da aurkeztu berri dutena. Orain arteko bidean ikasi dutena bildu, eta dituzten beharrei erantzuten saiatu dira; horregatik egin dute soinu aldetik "zuzenagoa" den diskoa: "Zuzenekoetan jasotzen dugun energia presente izan dugu, guk pertsonalki jotzen gehiago disfrutatzeko kantak egin ditugu".