Sara Zozaya: “Poesian ezkutatzeak transmisioa lausotzen du, gordin hitz eginda mezua heldu egiten da”
Donostiar artistak ‘Nara’ izeneko estreinako disko luzea aurkeztu digu “B Aldea”n.
18:00
-
20:00
Zozaya: “Poesian ezkutatzeak transmisioa lausotzen du, ikusi dut gordin hitz eginda mezua heldu egiten dela”
Sara Zozayak Nara izeneko estreinako LPa aurkeztu digu "B Aldea"n.
Kaleratu zuenetik astebete igaro den honetan, jendearena da diskoa, eta "liberatuta" eta harrerarekin eskertuta dago artista.
Grabatu ostean, behin entzun du osorik, eta sekulako poza sentitu du.
Itxialdian hasi zen Narari forma ematen, galdu samar zebilenean, bere memoriei izena jarri eta sailkatzeko prozesuan murgilduta. "Kanta bakoitza nire bizitzako momentu oso konkretu bat da", azaldu digu musikariak.
Hala, abesti guztiekin sentitu du hazkunde moduko bat: "Kanta bakoitza egitea prozesu bat ulertu eta gainditzea izan da".