J-pop, kawaii ikonografia, animea eta cutecorea: Japoniako eragina, mendebaldeko artisten iruditerian
Ainhoa Vitoriak japoniar kultura miresten duten artisten zerrenda ekarri digu. Rosalía, Bad Bunny, Rojuu eta Sara Zozaya aipatu ditu, besteak beste.
18:00
-
20:00
J-pop, kawaii ikonografia, animea eta cutecorea: Japoniako eragina, mendebaldeko artisten iruditerian
Japoniar kulturak mendebaldeko artistengan duen eragina izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n.
Tartea hasteko, asiar kulturak Rosalíaren musikan izan duen eragina aipatu du kolaboratzaileak, baita kawaai ikonografia (begi handidun aurpegi samurrak, Hello Kitty, pastel koloreak, kolore argidun ilustrazioak…) eta cutecore delako korronte estetikoa.
Kataluniar artistaren janzkeran eta bideoklipetako estetikan ez ezik, abestietan ere nabaria da influentzia, MOTOMAMI diskoaren izenetik hasita ("moto"-k gogorrago esan nahi du japonieraz) "Saoko" edo "Sakura" abestien tituluetaraino.