“Aiztoa erakutsi” estreinatu dugu, Txopeteko kideekin
Bizkaitar bandako kideak "B Aldea"n izan dira, azaroaren 9an aterako duten diskoko singlea aurkezten.
18:00
-
20:00
“Aiztoa erakutsi” estreinatu dugu Txopeteko kideekin
Txopet taldeko kideek "Aiztoa erakutsi" singlea estreinatu dute "B Aldea"n. Azaroaren 9an aterako duten Nahiz eta jausi izeneko diskoko aurrerapena da ekarri digutena.
Urtarrilean grabatu zuten Txopeten estreinako albuma, eta, oraindik publikatu ez duten arren, bertako kantuak zuzenekoetan jotzen aritu dira.
2022ko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten bizkaitarrek. Lortutako dirua Nahiz eta jausi binilo formatuan ateratzeko erabili dute.
Bideokliparekin dator "Aiztoa erakutsi". Aitor Gametxok zuzenduta die pieza, eta gorabeheraz jositako lana izan dela kontatu digute.