"Abangoardiaren etiketak beldurra sor dezake; ez diot kasurik egingo, askatasunez sortzen jarraitu nahi dut"
Ralphie Chook 'SUPERNOVA' diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n. Bere lanaren bapateko arrakasta eta Mura Masa britainiar ekoizle ezagunarekin egindako elkarlana izan ditu hizpide, besteak beste.
18:00
-
20:00
Ralphie Choo:'Abangoardiak beldurra sor dezake, ez diot kasurik egingo, askatasunez sortzen jarraitu nahi dut'
Ralphie Choo artista madrildarrak SUPERNOVA diskoa aurkeztu du "B Aldea"n.
Estreinako albuma atera eta 15 egunera Donostiako Dabadaba aretoan aurkeztu digu zuzenean.
Bapatekoa izan da Ralphie Chooren arrakasta. Artistaren musikak bere horretan publikoaren babes epela jaso duen arren; beste hainbat faktorek eragin dute fenomenoan. Izan ere, azken hilabeteetan Rosalía artistak eta Pitchfork hedabide estatubatuar sonatuak gomendatu dute madrildarraren lana.