Sei Sega: Bilbo, euria eta punkaren olatu berria
Xalba Ramirezek bilbotar banda jaioberria entzuteko gonbitea egin digu.
18:00
-
20:00
Sei Sega: Bilbo, euria eta punkaren olatu berria
Sei Sega taldea ekarri digu Xalba Ramirezek, ikasturteko azken "D Aldea"n.
Beste hainbat taldetako musikariek osatzen dute banda: Andoni eta Jangitz (Vulk), Salinas (Kotoi, Tatxers), Elena Nuñez (Serpiente, Aihotz, Kotoi) eta Camilo.
Aurretik "B Aldea"n aipatutako Soinu Basatiak ekimenaren baitan ezagutu du Xalbak bilbotar taldea, eta Bizkaia aldean ematen ari den punkaren olatu berrian koka daiteke.
Momentuz YouTuben soilik goza daiteke euren lanaz, "Bilbo eta Euria" EPko bost abestiekin.