Moxal: “Ausartu naiz nituen interes, estilo eta kolaborazio batzuekin eta pozik gelditu naiz”
Hannot Mintegiak Moxalen single berria estreinatu du “B Aldea”n.
18:00
-
20:00
Moxal: “Ausartu naiz nituen interes, estilo eta kolaborazio batzuekin eta pozik gelditu naiz”
Moxalek MICE artistarekin elkarlanean egindako "Betiko bero" abestia estreinatu du "B Aldea"n.
Uda ostean etorriko den hirugarren diskoko aurrerapena da abestia. Albumean aurkituko dugunaz galdetuta, aurreko bi lanen arteko oreka dela erantzun du Mintegiak: "Lehenengoa kolaborazio pila batekin egin nuen, eta bigarrena ia bakarrik, hau bien arteko nahasketa da".
Hala, Moxalen egonkortze gisa bizi du artistak datorren estudioko lana. Abentura berri hau bidelagunekin egin du Mintegiak, eta ez nolanahikoekin. Izan ere, MICEz gain, Ainara Legardon, Anari eta Empty Filesen kolaborazioak aurkituko ditugu bere hirugarren diskoan.