zolasen “Kupido” singlea estreinatu dugu “B Aldea”n

Lamiak taldeko baxu joleak bakarkako proiektu elektronikoari ekin dio aurten.
"Kupido"ren azala
18:00 - 20:00
zolasen “Kupido” singlea estreinatu dugu “B Aldea”n

"Kupido", zolas artista donostiarraren single berria, estreinatu dugu "B Aldea"n. Bakarlari gisa plazaratu duen laugarren kanta da, eta jonza ekoizlea izan du bidelagun.

Lamiak taldeko baxu jolea da zolas, eta rocka entzuten hezi den arren, duela lau urte ekoizpenaren munduan murgildu zela kontatu digu.

Ordutik, elektronikarekin esperimentatu eta aurten ekin dio bere bakarkako proiektuari, "GG", "K" eta "Txuribeltz" singleekin.