Julenen ‘Bihotzera Giltza’, su txikian eta lagunartean sortutako estreinako EPa
Julen “B Aldea”n izan da, bere lehen disko laburra aurkezten.
18:00
-
20:00
Julenen ‘Bihotzera Giltza’, su txikian eta lagunartean sortutako estreinako EPa
Julen eibartar artistak Bihotzera Giltza EPa aurkeztu du "B Aldea"n.
Azken urteetan sortu eta gordetako lau abestik osatzen dute Julenen lehen albuma. Kaleratzean aske sentitu da artista, eta hainbat urtez gordetakoa askatzeak ematen duen lasaituaz gozatzen ari da orain.
Bere sinadura daraman arren, lan erabat kolektiboa izan da Bihotzera Giltza. Bada, lagunez inguratuta egin ditu diskoaren kontzeptu artistikoa (Maitane Campos argazkilariarekin), bideoklipak eta kudeaketari dagokion lana.