Silitia, 'hiru ate' EPaz: “Gure alde erdi bortitza eta erdi erromantikoa atera dugu”

"txori bat hiru ate" izeneko singlea aurkeztu dute, esklusiban, "B Aldea"n.
Silitia
18:00 - 20:00
Silitia, 'hiru ate' EPaz: “Gure alde erdi bortitza eta erdi erromantikoa atera dugu”

Silitia bikotea "B Aldea"n izan da, laster kaleratuko duten "hiru ate" izeneko EP berria aurkezten.

EPa atera aurretik, "txori bat hiru ate" izeneko bigarren aurrerapena estreinatu dute, esklusiban, "B Aldea"n.


Lan berri honetan "modu profesionalagoan" aritu direla kontatu digute taldekideek.Gaztea Maketa Lehiaketan ezagutu genuen bikotea, baita ondo ezagutu ere. Izan ere, 2021eko edizioko saria eraman zuten eta BBK Live jaialdian jo zuten.