Sónarrek 30 urte: Bartzelona post olinpikotik europar abangoardiara
Uztailaren 15etik 17ra bitarteko asteburuan izango da aurtengo edizioa, Bartzelonan. Besteak beste, Aphex Twin, Bad Gyal, Fever Ray eta Eric Prydz ikusiko ditugu oholtza gainean.
18:00
-
20:00
Sónarrek 30 urte: Bartzelona post olinpikotik europar abangoardiara
Lorea Argaratek Sónar festibala izan du hizpide "B Aldea"n. Kataluniar jaialdi ospetsuak 30 urte bete dituen honetan, sorreraren eta bilakaeraren inguruko bitxikeriak ekarri dizkigu kolaboratzaileak.
1993an sortu zen jaialdia, Bartzelona post olinpikoaren atmosferan, eta aitzindaria izan zen hainbat zentzutan. Besteak beste, dj-ak ekartzen hasi zen lehen jaialdi espainiarra izan zen, baita musika eta beste arte disziplina batzuk uztartu zituen lehena.
Lorea Argarate aurtengo ediziora joango da, eta Little Simz, BICEP eta bertan entzungo dituen beste hainbat artista ekarri dizkigu.