Kuma No Motor, ‘Baiona Zikina’z: “8 urtetan metatutako bola askatu behar genuen eta lortu dugu askatzea”
Kuma No Motor tadeko Txomin Urriza "B Aldea"n izan da, Baiona Zikina izeneko diskoa aurkezten. Zortzi urtean ezer kaleratu gabe egon ostean, lapurtar taldea estudioko hirugarren diskoarekin datorkigu.
Zortzi urteko isiluneaz galdetuta, taldekideei bizitza pasatu zaiela erantzun du elkarrizketatuak. Bizileku aldaketak eta aitatasunak tarteko, orain arte ez dute aurkitu lan berria kaleratzeko parada. Hala ere, lozorroan egoteak ikuspegia zabaldu diela aitortu digu artistak: "Zer nahi genuen ondo pentsatzeko astia izan dugu".
Euskaraz egin dute disko osoa, estreinakoz, lan mardula eginda: "Ibanek (taldeko gitarra jole eta abeslarietako bat) frantsesez idazten du eta guk euskarara itzultzen ditugu letrak".
Gaietan eta izenburuan, Baiona bizitzen ari den eraldaketa basatiari (gentrifikazioa, garestitzea…) kritika eta hiriaren zikintasunaren aldeko aldarri amorratua.